Esango al diguzue nola sortu zen erakundea eta zein ibilbide izan duen urte hauetan zehar?
Bidesari 1994. urtearen amaieran jaio zan Bilboko Elizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren eskutik. Espetxean zeuden pertsonen espiritualtasunari erantzuten zioten boluntario talde batek pauso bat harago ematea erabaki zuen, eta hainbeste preminaeei erantzuten hastea erabaki zituzten.
Orduan, premia materialen zuzeneko arretarekin, aisialdi hezitzailea garatzearekin eta, batez ere, egoera ahulenean dauden pertsonei laguntza eta esku-hartze psikosozial eta hezitzaile espezializatua ematearekin lotutako proiektu batzuk abiatu ziren; batez ere, garai hartan substantziekiko mendekotasun-arazo baten eraginpean zeudenak. Arreta, Langraiz Okako (gaur egun Zaballa) eta El Duesoko (Kantabria), espetxeetara zabaldu zen. Asko ziren proiektuekin bat egiten zuten pertsonak, eta esanguratsua zen espetxetik irtetean harrera-tokirik ez zutenen pertsonak. Hori izan zen gaur egun dugun bizitegi-jardueraren jatorria.
Ia jatorritik, hadieratik, boluntarioen laguntza handia izan dugu. Gu sortu eta gutxira, orduko Errekaldeko parrokoaren eta auzo honetako boluntario askoren laguntzarekin, asteburuetako irteerak jarri ziren martxan (ostiraletik igandera). Askatasunaz gabetutako pertsonek, harrera-etxebizitzetara sartu aurretik, ingurunearekin kontaktua izan zezaten eta jakin zezaten pertsona batzuk prest zeudela haiek ezagutzeko, ulertzeko eta irteeran laguntzeko. Hainbat urtetan zehar, Topaleku ere funtzionatu ahal izan zuen, aisialdi komunitarioko zentro bat, non pertsonek beren aisialdiaz eta denbora libreaz modu osasuntsuan eta beste batzuekin gozatzen zuten. Proiektu horri ezin izan dugu mantendu gaur egun arte.
30 urte pasatxoko bide horretan, Bidesari elizbarrutiko erakunde bihurtu da, bazterkeria egoeran dagozanekin gizarte esku-hartzearen esparruan lan egiten dauana, espetxeetan espezializatuta dagona eta, neurri handiagoan, mendekotasun portaerak (substantziagaz edo gabe) erakusten dabezana. 29 profesional eta 51 boluntario gara, gehienbat kolektibo horrekin ikuspegi integral eta integratu batetik lan egiten dugunak, barne- eta kanpo-binomioa sustatuz: espetxe barruko lana, kanpoko komunitate-gailuekin lotura arrakastatsua izateko.
Gaur egun, zeintzuk dira garatzen ari zareten proiektuak?
Gaur egun, gure jatorriko hainbat proiektu mantentzen ditugu, profilaren eta ingurunearen aldaketetara egokituta. Espetxeen barruan, pertsona ahulenei laguntzen jarraitzen dugu, denboran luzeagoak diren prozesuen perspektibarekin, eta, gehienak, adikzio edo osasun mentaleko arazoek eragindakoak, laguntza eta metodologia biopsikosozialarekin. Jarduera bizia dugu, halaber, oinarrizko premien arretari eta denboraren okupazio osasuntsu eta hezitzaileari dagokienez. Orain dela gutxi, areagotu dugu kirolaren bidezko esku-hartzea, eta irteerak eta baimenak mantentzen duguz.
Kanpoaldean, bizitegi-jarduerak garrantzi handia du. 3 baliabidek 20 plaza baino gehiago biltzen dituzte, kasuren batean mistoak.
Badira urte batzuk ikastetxeetan adikzioak prebenitzeko programa bat dugula. Programa hauxe, askatasunik ez duten pertsonek justizia leheneratzaileko esperientziak izatea ahalbidetzen du ere.
Horrekin guztiarekin batera, eskubideak aitortzea eta defendatzea bultzatzen duten sentsibilizazio-jarduerak egiten ditugu, Hirugarren Sektoreko beste edozein erakunde bezala. Boluntariotza bultzatzen dogu eta lotura estua dogu Kartzela Pastoraltzagaz, misinoa batera burutzeko.
Etorkizunari begira, zein dira epe laburr-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak?
Hiru urte baino ez dira gure Autonomia Erkidegoak espetxe-arloko eskumena bere gain hartu duela, eta horrek aldaketa asko eragin ditu beti lan egin dugun ingurunean. Esan liteke une honetan gure lehentasuna agertokiko aldaketetara egokitzea dela, eta, batez ere, gure esku dagoen guztian, urte hauetan guztietan metatutako ezagutza helaraztea eta partekatzea, askatasunik gabe dauden pertsonei aukera gehiago eta hobeak helarazteko.
Era berean, gure sareko beste hainbat erakundek bezala, garrantzitsua ikusten dugu etxebizitzaren inguruko programa berritzaileen garapena bultzatzeko ahaleginak egitea. Egungo egoerak ere eragin handia du gure artean.
Zer ematen dizue Gizardatzko kide izateak?
Bidesarirentzat sare baten parte izatea oso garrantzitsua da. Beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeak, baliabideak, ezagutzak eta trebetasunak partekatzea ahalbidetzen digulako. Koordinazioak aukerak ematen dizkie ideia edo proiektu berrietatik sortzen den belaunaldiagatik laguntzen diegun pertsonei, baita sustatzen dugun eragin sozial eta instituzionalari
Gizardatzek Hirugarren Sektorearen sustapenaren eta defentsaren inguruan sustatzen duen baterako jarduera ezinbestekoa iruditzen zaigu. Negoziazio kolektiboari eta administrazio publikoen aurreko ordezkaritzari lotutako estaldura eta ahalegina balio handikoak dira, eta uste dugu batu eta babestu egin behar dugula.