ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOKO SAILBURUAREKIN, NEREA MELGOSAREKIN, BILERA

Hirekin elkartetik legegintzaldi hasierako bilera bat izan dugu Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarekin, eta, bertan, sailak 2025-2027rako duen lan-planari buruz hitz egin dugu, eta erakundeen intereseko gaiak partekatu ditugu, 2025erako Hirekin-en aurreikusitako jarduera-ildoei dagokienez.

Horren harira, aukera izan dugu sailburuari legegintzaldi berrirako lan-plan bat aurkezteko, non hainbat lankidetza-ildo proposatzen baitira, hala nola hirugarren sektorearekin lankidetzan aritzeko tresnak indartzea eta erronka demografikoak datozen urteetan sektoreko langile profesionalengan izango duen eraginaren diagnostikoa egiten laguntzea, besteak beste.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies