Joan den apirilaren 13an, Hirugarren Sektore Sozialaren 1205 eguna zela eta, Sareen Sareak ekintza parte-hartzaile bat egin zuen Donostian, eta, beste behin ere, ekintza hori kalera eraman zuen, EHSS herritarrei ikusgarriago egiteko.
Ekintza Eraldaketa Sozialaren aldeko hainbat forma eta koloretako piezekin mural bat sortzea izan zen, kalean jarri zena. Ekintza hau aurtengo kanpainaren gai nagusiaren barruan kokatzen da: “Aldaketa eraikitzen”. Halaber, jarduera hori bideoan grabatu zen, eta 1205eko egunean emango da (zuhaitzak ere ekitaldian egongo dira).