Jardunaldi hori Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatu zuen martxoaren 6an, Gasteizko Europa Jauregian, eta honako gai hauei buruz aritu zen: erakundeen belaunaldi-erreleboari eta gizarte-iraunkortasunari buruzko gogoeta, erakundeotan sartzen diren gazteen ikuspegitik; sektorean sartzeko dituzten motibazioak; erakundeei buruz duten irudia eta itxaropenak; erakundeen harrera; eta abar.