Joan den urriaren 6an, Gizardatzeko erakundeak berriro elkartu ziren elkartearen orainari buruzko lan-jardunaldi berri baten inguruan, etorkizunari begira.
Saio horiek jarraipena ematen diote 2022ko azaroan hasi zen identitateari buruzko gogoeta-lanari, eta sare indartsu bat eraikitzea du helburu, etorkizunerako proiekzioarekin.
Horregatik, azken jardunaldi honetako gaia erakunde bazkideen arteko harremanari buruzkoa izan zen (lankidetza vs lehia), sare gisa funtzionatzeko oinarri komunak finkatzeko beharraz hausnartuz eta kode etikoa eguneratzeko premian gauzatuz.