Gaur ezagutzen dugu… AGIPAD

¿Esango zenigukete nola sortu zen erakundea eta zein izan den bere ibilbidea urte hauetan zehar? 

Drogen abusua ikertzeko eta prebenitzeko Gipuzkoako Elkartea 1980an sortu zen, familia batzuen ekimenez. Familia horiek kezkatuta zeuden arazo bati aurre egiteko baliabiderik ez zegoelako. Arazo hori kezkagarria zen, eta alarma giroa sortzen ari zen gizartean: drogen kontsumoaren etengabeko gorakada, garai hartan heroina kontsumitzera mugatzen zena.

AGIPAD itxura hartzen joan zen hilabete gutxiren buruan. Talde fundatzailean, duela 42 urte, droga-mendetasunen arazoak zituzten pertsonen gurasoez gain, medikuntzako eta psikologiako profesionalak ere bazeuden, baita beste pertsona konprometitu asko ere, eta ahalegin handia egin zuten proiektua taxutzen joan zedin. Jende askorentzat, AGIPAD izan zen hitz egin eta erantzuna jaso ahal izan zuten lehen tokia. Gainera, hasiera-hasieratik argi izan zen arreta profesionalizatua izan behar zuela, izaera publikoko bokazioarekin eta une hartan sortzen ari zen asistentzia-sare soziosanitarioan integratuta.

Gaur egun, zeintzuk dira garatzen ari zareten proiektuak?

AGIPADek gaur egun eskaintzen dituen programak eta zerbitzuak lehen esku-hartze ildo horien emaitza dira. Elkartearen egitura profesionala finkatzen joan zen, eta lan zorrotza egin zen “dena egiteke” zegoen eremu batean. Garai haietan, prebentzioaren arloa lantzen hasi ziren, arreta anbulatorioa ematen zitzaien droga-mendekoei, haien familiei ere arreta ematen zitzaien… Bi urte geroago, Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa sortu zen, Euskadiko zaharrena.

Urte hauetan guztietan, ahalegin guztiak programak eta zerbitzuen prestazioak hobetzera bideratu dira, adikzio-arazoak dituzten pertsonen denboretara eta profilera egokituz.

Donostiako gure egoitza nagusian, iristen zaizkigun eskaera guztiak onartzeaz eta baloratzeaz gain, Tratamendu Anbulatorioko Zerbitzua, alkohol-kontsumoagatiko tratamendu espezifikoa eta Familian Esku Hartzeko Zerbitzua garatzen dira.

Haize-Gain Komunitate Terapeutikoaren Zerbitzuak berrogei urte baino gehiago daramatza martxan, eta 2007an Haurtxoak egoitza-zentroa inauguratu genuen, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo adin txikiko seme-alabak dituzten emakume haurdunentzat.

Agipadeko Ikerketa eta Prebentzio Zerbitzuak prestakuntza- eta aholkularitza-ekintzak egiten ditu, Gipuzkoako hainbat gizarte-eragilerekin eta erakunderekin koordinatuta.

Martuteneko Espetxean ere arreta eskaintzen dugu, eta espetxeratzearen ordezko neurriak betetzeko programa bat dugu.

ERDU adikzio-arazoak dituzten eta ohiko tratamenduari atxikitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago: etxerik gabeko pertsonak, gizarte-bazterketako egoeran dauden migratzaileak, kalteberatasun handiko egoeran dauden emakumeak…

Etorkizunari begira, zeintzuk dira epe laburra-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak?

Espero dugu tresna berriak izatea, barne-kudeaketa eta gure erabiltzaileei ematen zaien arreta hobetzeko. Horrela, fronte guztietatik erantzun ahal izango diegu substantzien abusuak eta bestelako jokabide-adikzioek eragindako arazoei.

Duela urte gutxi berritutako instalazioak ditugu, 45 profesional inguruko plantilla egonkorra, denboran finkatuta dauden zerbitzuak eta programa espezifikoak, gure erabiltzaileen beharren arabera sortu direnak, eta, jakina, erakunde publiko zein pribatuen laguntza eta finantzaketarekin… Artatzen ari garen biztanleriaren profila izugarri aldatu da lau hamarkada hauetan, baina errealitate berrietara egokitzea

Zer ekarpen egiten dizue Hedatzen programaren parte izateak?

Hirugarren sektoreko beste erakunde asko integratzen dituen sare baten parte izateak aukera ematen digu gure koordinazioetan hobekuntzak ekarriko dituzten loturak sortzeko eta gure esku-hartze eremuetatik sustatzen ditugun interes komunak defendatzeko. Era berean, euskal administrazio publikoekiko elkarrizketa ere errazten digu neurri handi batean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies