Ekainean 2023- 2027 Agintaldirako Gobernu Batzorde berria eratu ondoren, Gizardatz uztailaren 20an bildu zen Bilboko Udaleko Gizarte Gaien arloko zinegotzigoa izateko izendatutako pertsonarekin, Juan Ibarretxerekin.
Bilera horren arrazoia Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko VI. Hitzarmenaren Negoziazio Mahaiaren egoera jakinaraztea da, eta, zehazkiago, bertan jasotzea aurreikusten den soldata-igoeren aurreikuspena helaraztea, arloak kontuan hartu ahal izan dezan ordezkatzen ditugun erakundeekin dituen lan-modalitateetan.