Joan den apirilean, Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratzeko dekretuaren zirriborroa aurkeztu zen, eta, ekarpenak egiteko epea amaitu ondoren, laster jarriko da abian.
Albiste bikaina da hori; izan ere, Gipuzkoako lurralde historikoko hirugarren sektore sozialean lan egiten duten entitateen eta erakunde publikoaren arteko lankidetzarako beste bide bat irekitzea dakar, Sektorearen martxa egokirako baterako lana erraztuz.