Estatuko Enpleguari buruzko Legearen onespena

Estatuko Enpleguari buruzko 2/2023 Legea onetsi da. Lege horrek enplegu‑politika publikoen esparrua ezartzen du, administrazioen arteko beharrezko bateratasuna lortu nahi du, eta Enplegu Sistema Nazionala osatzen duten egitura, baliabide, zerbitzu eta programak arautzen ditu.

Arauaren ekarpen garrantzitsuenetako bat enplegagarritasuna mantentzea eta hobetzea da, enplegu‑zerbitzu publikoak eskatzen dituzten pertsonen eskubide eta betebehar gisa, Konstituzioaren 35. artikuluan jasotako eskubide hauek garatzeko: “lanerako eskubidea, lanbidea edo ogibidea askatasunez aukeratzeko eskubidea, lanaren bidez lanpostuz igotzeko eskubidea eta ordainsari nahikoa jasotzeko eskubidea”.

Enplegua sortzea sustatzera eta enplegu‑zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako enplegu‑politika aktiboak arautzeari begira, erabaki da horiek modu zabalean eta integratzailean taxutzea (orientazio‑programak, bitartekaritza, enplegua, laneko prestakuntza eta aholkularitza autoenplegurako eta ekintzailetzarako). Hala, bermatu egingo baita lehentasunezko helburua, hau da, lan‑merkatutik urrutien dauden lehentasunezko kolektiboetako pertsonei arreta espezializatua ematea.

Horrez gain, honako hauek ere jasotzen ditu: batetik, erakunde kolaboratzaileen eta dagozkien enplegu‑zerbitzu publikoen arteko koordinazioa eta, bestetik, lurralde‑administrazioetako enplegu‑zerbitzu publikoen oinarrizko antolamendua.

Esteka honetan eskura dezakezue araudiaren testu osoa:

https://www.boe.es/eli/es/l/2023/02/28/3/con

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies