Apirilaren 17an, Hirekineko Orientazio, Prospekzio eta Bitartekaritza taldeko ordezkari batzuk Lanbideko laneratzea aktibatzeko zuzendari Maite Martínez Granadosekin eta Laneratze Zerbitzuko arduradun Jesús Mari Ordóñezekin bildu ginen. Bilera Vitoria-Gasteizko Lanbideren egoitzan izan zen.
Lehen bilera horretan, Hirekinek egiten duen lana aurkeztu genuen, eta argi utzi nahi izan genuen hirugarren sektore sozialak zer-nolako garrantzia duen lan-arloko orientazioaren, prospekzioaren eta bitartekaritzaren esparruetan. Horrez gain, sektore horren izaera soziala azpimarratu genuen, eta esparru horretan lan egiten duten erakundeen errealitatea zein den azaldu genuen, eragin zuzena duten puntuak nabarmenduz, hala nola oraingo eta etorkizuneko deialdiak eta prospekzio-lanaren aintzatespena.
Eskerrak ematen dizkiegu biei gurekin hitz egiteagatik eta etorkizunean lankidetzan aritzeko bideak irekita uzteagatik.