Lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 €-koa izango da 2023rako

Otsailaren 7an Ministroen Kontseiluak 2023rako LGSa % 8 igotzea erabaki zuen, Gobernuaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean adostuta, patronalaren presentziarik gabe.

Langileen Estatutuaren 27. artikuluak xedatzen du soldata horrek honako hauek hartu behar dituela kontuan: kontsumoko prezioen indizea, estatuan lortutako batez besteko produktibitatea, lanaren partaidetza zenbatean gehitu den Estatuko errentan, eta ekonomiaren egoera orokorra.

Erabakiak 1.080 euroko soldata ezartzen du, gordina eta hilekoa, 14 ordainsaritan eta atzeraeraginezko izaerarekin urtarrilaren 1etik aurrera. Ordainsari txikiagoa duten bi milioi eta erdi langile ingururen mesederako izango da.

2018tik, LGSak % 36ko igoera izan du, hileko 735 eurotik adostu berri diren 1.080 eurotara, Espainiako bataz besteko soldataren % 60ra hurbilduz, Europako Gutun Sozialak ezartzen duena.

Oinarrizko soldatetan izandako igoera horrek eragina izango du langabeziako dirulaguntzetan ere; izan ere, laguntza hori kobratu ahal izateko, langabezian dagoen pertsonak ezin ditu lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75tik gorako errentak izan eta orain % 75 hori 750 izatetik 810 izatera pasa da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies