Zein da GIZARDATZen identitatea? Zein rol hartu behar du sareak? Zer ondorio ditu kide diren erakundeentzat rol hori betetzeak?
Galdera horien erantzunei buruzko adostasunetara iristeko, joan den azaroaren 10ean Gizardatzeko erakundeak bildu ziren Piedad Arbaizak gidatutako lan‑saio batean. Bertan, sareak dituen korapiloak eta sareari eskatzen diogun hori indartzen laguntzen duten ekintzak identifikatu ahal izan ziren.
Hausnarketa hori egitea beharrezkoa da plan estrategikoa berritzeko testuinguruan; izan ere, plan hori abiapuntu gisa erabiliko da kide diren erakundeek Gizardatzen proiektatzen duten identitatea barrutik eraikitzeko.