Gatazka kolektiboa Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren 30. artikuluaren interpretazioa dela eta

2022ko urriaren 11n, Hedatzeneko kideok gatazkaren aurretik egindako adiskidetza-ekitaldira joan ginen. Gatazka kolektibo hori ELAk sustatu zuen, III. GESHaren 30. artikulua dela eta, bertan egungo Hitzarmena idaztean aurreikusitako soldatak gainditzen dituzten langileen soldaten igoeraren aipamena ezabatzea akats edo omisio oharkabetzat jotzeagatik.

Hedatzeneko kideok 2021ean gaiaren galderari eman genion erantzuna berretsi dugu, adieraziz egungo 30. artikuluaren idazketak guztiz ordezten duena aurreko Hitzarmenarena, omisio oharkaberik egin gabe.

Bi sindikatu sinatzaileei dagokienez, CCOOk ez du adierazpenik egin; izan ere, bere ordezkariak ez zuen parte hartu III. Hitzarmenaren negoziazioan. Bestalde, LABen ELAren planteamendura atxiki dira, nahiz eta ez duten negoziazio-prozesuen aktetan ohartarazi, ezta 2021eko azaroan batzorde parekideak gaiari buruzko emandako erantzunean ere. ELAren balioespenaren zain gaude, gaia konpondutzat ematen duen edo bide judizialetik jarraituko duen jakiteko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies