VI. BESHaren negoziazio-jarduera: lan-osasun eta -segurtasuna

Aurreko urriaren 5ean VI. BESHaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren saioa izan genuen, eta bertan negoziazio-bloke berri bati ekin genion: lan-osasun eta -segurtasuna. Plataforma sindikalen balioespenaren ondoren, kasu batzuetan bereziki luzeak izan direnak, GIZARDATZ eta GEROANek euren planteamendua aurkeztu zuten, zazpi berrikusketa-gai jasotzen zituena. Planteamendu hori blokearen negoziazioa egiteko eredu gisa erabili da, eta hasteko sektoreko arrisku psikosozialei lotutakoari heldu zaio.

Sindikatuek arrisku horien azterketari lotutako gaiak zehazteko beharra nabarmendu zuten, eta horretarako haien proposamenak helarazteko asmoa zuten mahaiaren hurrengo bilera baino lehen. Hurrengo bilera hori azaroaren 2an izango dela aurreikusten da.

Gaur egun oraindik ez da soldaten igoeraren gaia jorratu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies