Irailean VI. BESHaren negoziazio-jarduerari ekin diogu berriro, Gizardatzen negoziazioa prestatzeko batzordearen barneko lan-bileren bidez, non laneko segurtasun eta osasunaren blokea jorratzen ari garen. Mahaiaren hurrengo bileran landuko dugu hori, urriaren 5ean.
Zortzi negoziazio-bileraren ondoren oraindik akordiotik urrun gaude, eta negoziazio-gai asko daude lantzeke. Oraindik ez dugu aurrerapausorik eman; beraz, negoziazio prozesua luzea izango da.