III. CISAren NEGOZIAZIO MAHAIAREN 31. BILERA

Joan den azaroaren 17an Arabako Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren (CISA) 31. negoziazio‑mahaiaren bilera izan zen, eta berriro ere Lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko 32/2021 Legegintzako Errege Dekretua onartu ondorengo kontratazio‑modalitateei buruz eztabaidatu zen. AISAk jarraitzen du pentsatzen beharrezkoa dela lan-erreforma berriak ematen dituen negoziazio kolektiborako aukerak egokitzea; zehazki, ekoizpen‑gorabeheretarako … Read more

III. CISGaren SALAKETA

Joan den azaroaren 16an REGCONean (Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa eta Gordailua) III. CISGaren salaketa inskribatu zen; LAB eta CCOO erakunde sindikalek sustatu zuten eta GIPUZKOAKO ESKU‑HARTZE SOZIALEKO IV. HITZARMEN KOLEKTIBOAREN negoziazio‑mahaia eratzeko eta Hitzarmenaren negoziazioak hasteko bidea ematen du. Nobedadeen berri ematen joango gara.

ERAKUNDEEN BILTZARRA, GIZARDATZEN IDENTITATEA BIRDEFINITZEKO

Zein da GIZARDATZen identitatea? Zein rol hartu behar du sareak? Zer ondorio ditu kide diren erakundeentzat rol hori betetzeak? Galdera horien erantzunei buruzko adostasunetara iristeko, joan den azaroaren 10ean Gizardatzeko erakundeak bildu ziren Piedad Arbaizak gidatutako lan‑saio batean. Bertan, sareak dituen korapiloak eta sareari eskatzen diogun hori indartzen laguntzen duten ekintzak identifikatu ahal izan ziren. … Read more

“ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO TRESNAK” WEBINARRA

60 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena joan den azaroaren 18ko “ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO TRESNAK” webinarrean. HIREKINek antolatu zuen eta José Manuel Fresnok eman zuen. Fresno politika publikoetan eta gizarteratzean aditua da, eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea dauka estatu-mailako zein nazioarteko gizarte‑politiketan. Ordu eta erdi iraun zuen, eta lankidetza publiko‑sozialerako hainbat tresna … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies