Gogo handiak ditugu zuekin 2021eko Hirekin Memoria, iaz egin dugun jarduera jasotzen duena, partekatzeko.
2021. urtea oso bizia izan da negoziazio kolektiboari dagokionez; izan ere, Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmena sinatzeaz gain, hamalau bilera egin ditugu Arabako III. Hitzarmenaren negoziazioak egiteko, eta Bizkaiko V. Hitzarmena salatu da, eta egungo VI. Hitzarmenaren negoziazio-mahaia egiteko bidea eman du. Gainera, hainbat kontsulta egin ditugu batzorde parekideetan, lan-batzordeak osatzeaz gain.
Halaber, aurten Bizkaia eta Gipuzkoako zuzendaritza-batzordeen osaera berritu da.
Ikus dezakezuen moduan, entitate berriak gehitzen eta parte-hartze guneetan sartzen ari gara, zenbait lurralde-erakundetatik eta Hirekinetik.
Laguntza eta parte-hartzea eskertzen dizuegu, eta 2022an zuen euskarria izaten jarraitzea espero dugu.