COOKIE-POLITIKA
Zer dira cookieak?
Cookiea webgune jakin batzuetan sartzerakoan zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek, besteak beste, erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa jaso eta biltegiratzeko aukera ematen diete webguneei, eta jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko ere erabil daitezke.
Erabiltzailearen nabigatzaileak uneko saioan bakarrik gordetzen ditu cookieak disko gogorrean; oso espazio txikia okupatzen dute memorian, eta ez diote kalterik eragiten ordenagailuari. Cookieek ez dute informazio pertsonal espezifikorik gordetzen, eta gehienak disko gogorretik ezabatzen dira nabigatzaileko saioa bukatzean (saioko cookieak).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta cookie horiek edozein izanik ere, aukera ematen dute, edo ez, aldi baterako edo memorian gordetako cookieen segurtasun-ezarpenetan aldaketak egiteko.
Erabiltzailearen berariazko baimenik gabe –nabigatzaileko cookieak aktibatuta– HIREKIN Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Federazioak (aurrerantzean, HIREKIN) ez ditu cookieen bidez lotuko memorietan gordetako datuak nabigatzeko unean emandako datu pertsonalekin.
Zein motatako cookieak erabiltzen ditu webgune honek?
Cookieak kudeatzen dituen erakundearen arabera:
Cookie propioak: eskatzen duzun zerbitzua emateko erabiltzen ditugun ekipo eta domeinuetatik zure ekipora bidaltzen diren cookieak.
Hirugarrenen cookieak: guk ez, baizik eta erakunde kolaboratzaile batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik zure ekipora bidaltzen diren cookieak. Adibidez, sare sozialek (Twitter, Facebook, Linkedin, etab.) bidaltzen dituztenak edo kanpoko edukietatik datozenak (Google Maps edo Analytics, adibidez).
Aktibo dauden denboraren arabera:
Saioko cookieak: aldi baterako cookieak dira. Zure nabigatzaileko cookieen fitxategian daude webgunetik ateratzen zaren arte; hortaz, bat bera ere ez da zure ordenagailuko disko gogorrean erregistratuta geratzen. Cookie hauen bitartez eskuratutako informazioak webguneko trafikoak jarraitzen dituen ereduak aztertzeko balio du. Epe luzera, informazio horri esker posible da erabiltzailearen esperientzia hobetzea, edukia hobetuz eta webgunearen erabilera erraztuz.
Cookie iraunkorrak: disko gogorrean biltegiratzen dira, eta gure webguneak irakurri egiten ditu bertara sartzen zaren bakoitzean. Alabaina, webgune iraunkorrek ere amaiera-data bat dute. Egun horretatik aurrera, cookieek ez dute funtzionatuko. Oro har, cookie horiek erosketa- eta erregistro-zerbitzuak errazteko erabiltzen dira.
Xedearen arabera:
Cookie teknikoak: erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen duten cookieak dira. Besteak beste, honako hauetarako erabiltzen dira: datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten ataletara sartzea, eskari bat erostea, ekitaldi batean inskribatu edo bertan parte hartzeko izena ematea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo audioak zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukia partekatzea.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileari zerbitzura bere erabiltzaile-terminalean hainbat irizpideren arabera ezarritako ezaugarri orokor batzuekin sartzeko aukera ematen dio. Irizpide horiek, adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko eskualde-konfigurazioa, eta abar dira.
Analisi-cookieak: erabiltzaile-kopurua kuantifikatzeko aukera ematen duten cookieak dira, eta gureak edo hirugarrenenak izan daitezke. Horiei esker, posible da erabiltzaileek guk eskaintzen dugun zerbitzua zein neurritan erabiltzen duten jakitea eta erabilera horren analisi estatistikoa egitea. Horretarako, zure nabigatzailea aztertzen da gure webgunean, eskaintzen dizkizugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko helburuarekin.
- Publizitate-cookieak (marketina): webgunean dauden publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzen laguntzen diguten cookieak dira, eta guk geuk edo hirugarrenek tratatu ditzakete. Horretarako, iragarkiaren edukia eskatutako zerbitzura edo gure webgunea erabiltzen duzun modura egokitzen da. Helburu horrekin, Interneten barna nabigatzeko dauzkazun ohiturak analizatu eta zure nabigatzaile-profilarekin lotutako publizitatea erakutsi diezazukegu.
Zein da erabilitako cookie bakoitzaren xedea?
Jarraian, xehe-xehe dago adierazita gure webgunean zein cookie erabiltzen dugun eta zein xede duten.
Izena | Jabea | Iraupena | Mota/xedea | Deskribapena |
IDE | Doubleclick | Urtebete | Publizitatea | Google Adsense (DoubleClick): DoubleClick cookiea erabilita, Googlek eta bere kideek aukera dute erabiltzaileek beren Interneteko webguneetan edo beste batzuenetan egiten dituzten bisitetan oinarritutako iragarkiak publikatzeko. |
RUL | Doubleclick | Urtebete | Publizitatea | Google Adsense (DoubleClick): DoubleClick cookiea erabilita, Googlek eta bere kideek aukera dute erabiltzaileek beren Interneteko webguneetan edo beste batzuenetan egiten dituzten bisitetan oinarritutako iragarkiak publikatzeko. |
Cdp-cookies-plugin-wp | WordPress | Urtebete | Teknikoa | Cookie propio honek webgunean cookieen erabilerari buruzko mezua erakutsi behar den edo ez ezartzen du. |
Wp-settings-4 | WordPress | Urtebete | Teknikoa | WordPressen dituzun lehentasunak gogoratzen laguntzeko balio du. |
Wp-settings-time-4 | WordPress | Urtebete | Teknikoa | WordPressen dituzun lehentasunak gogoratzen laguntzeko balio du. |
Webgune honek Google Analyticsen zerbitzuak erabiltzen ditu erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten analizatu eta webgunearen erabilgarritasuna hobetzeko; edonola ere, ez daude erabiltzailea identifikatzeko erabil daitezkeen datuei lotuta.<0} Google Analytics Google, Inc. enpresak ematen duen webguneak aztertzeko zerbitzu analitikoa da. Erabiltzaileak hemen kontsulta dezake zein cookie mota erabiltzen duen Googlek.
Halaber, badaude https.//hirekin.net/ webgunean nabigatzen duzun bitartean, zure nabigatzailean biltegiratu daitezkeen sare sozialen hainbat cookie. Hori gertatuko litzateke, adibidez, HIREKINen edukiak sare sozialen batean partekatzeko esteka sakatuta. Hona hemen webgune honek bere cookie-politiken barruan erabiltzen dituen sare sozialetako cookieei buruzko informazioa:
Twitter sare sozialeko cookieak: informazio gehiago bere cookie-politikan.
Linkedin sare sozialeko cookieak: informazio gehiago bere cookie-politikan.
Cookieak kudeatzea eta desaktibatzea
Aukera duzu Internetera sartzeko erabiltzen duzun terminalean instalatzen diren cookieak kudeatu eta desaktibatzeko, zure nabigatzailearen hainbat funtzioren bidez.
Horrez gain, webguneak teknologia hori erabiltzen denean jakinarazten dizunean, ez baldin baduzu hori erabiltzerik nahi, aukera duzu nabigatzailea cookie horiek ez instalatzeko, ezabatzeko, eta, oro har, edozein momentutan kudeatzeko konfiguratu dezakezu zure nabigatzailea, horretarako funtzioen bidez.
Jarraian, nabigatzailearen arabera cookieak aktibatzeko, desaktibatzeko, ezabatzeko eta kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituzten esteka-zerrenda bat daukazu:
Apple Safari | http://support.apple.com/kb/ph5042 |
Google Chrome | https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es |
MS Edge / Explorer | http://windows.microsoft.com/es-es/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie=ie-11 |
Mozilla Firefox | https://support.mozilla.org/es/kb/Borrar%20cookies |
Opera | http://help.opera.com/Windows/12.00/es-ES/cookies.html |
Zure nabigatzailea ez badago zerrendan edo ez baduzu aurkitzen, galdetu dagokion webguneari.
Cookieak bestelako gailuetan (tabletak, smartphoneak…) kudeatzeko edo desaktibatzeko urratsak ordenagailurako bertsiokoen antzekoak dira.
Alabaina, oro har, ezinbestekoa izango da honako hauek egitea:
- Nabigatzailea irekitzea.
- “Konfigurazioa”, “Tresnak”; “Lehentasunak” edo antzeko aukeraren bat sakatzea. Normalean, leihoaren goialdean egoten dira.
- Ziurrenik, beste leiho bat irekiko da, eta bertan cookieei buruzko aukera bat egongo da. Egin klik aukera horretan.
- Eskainitako aukeren artean, hautatu cookieei dagokienez dauzkazun lehentasunei hobeto egokitzen zaiena; besteak beste, biltegiratutako cookieak ezabatzeko aukera dago.
Cookie-politika honen inguruko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan HIREKINekin helbide elektroniko honen bitartez: comunicacion@hirekin.net.