{"id":896,"date":"2021-02-25T21:28:03","date_gmt":"2021-02-25T21:28:03","guid":{"rendered":"https:\/\/hirekin.net\/nola-geratu-dira-obra-eta-zerbitzu-kontratuak-auzitegi-gorenaren-1137-2020-epaia-eta-gero\/"},"modified":"2021-02-26T11:49:03","modified_gmt":"2021-02-26T11:49:03","slug":"nola-geratu-dira-obra-eta-zerbitzu-kontratuak-auzitegi-gorenaren-1137-2020-epaia-eta-gero","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/nola-geratu-dira-obra-eta-zerbitzu-kontratuak-auzitegi-gorenaren-1137-2020-epaia-eta-gero\/","title":{"rendered":"Nola geratu dira obra- eta zerbitzu-kontratuak Auzitegi Gorenaren 1137\/2020 Epaia eta gero?"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/hirekin.net\/wp-content\/uploads\/2021\/02\/contrato-obra-1024x538.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-866\"\/><\/figure>\n\n\n\n<p>Joan den abenduaren 29an eman zuen aditzera Auzitegi Gorenaren gizarte-arloko salak 1137\/2020 Epaia, eta bertan ezarritakoak aldatu egin du Auzitegi Gorenak obra- eta zerbitzu-kontratuei dagokienez orain arte izan duen jurisprudentzia-ildoa. Horrek zalaparta handia sortu du, ez baitago argi zein eragin izan dezakeen kontratu modalitate hori oso maiz erabiltzen den sektoreetan, gurean kasu.<\/p>\n\n\n\n<p>Behin-behineko kontratuak etengabe babesten dira lan-arloko zuzenbidean, baina aipatu behar da <strong>kausalitatearen printzipioaren <\/strong>menpe daudela, gehiegikeriarik egon ez dadin; printzipio horri jarraikiz, ezinbestekoa da kausa justifikatu bat izatea kontratazio mota horren alde egiteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Zehazki, kontratazio modalitate horrekin estaltzen den jardueraren autonomian eta haren berezko ezaugarrietan jartzen du azpimarra LEko 15.1 artikuluak arautzen duen obra- edo zerbitzu-kontratuak, eta bertan xedatzen da jarduera hori argi eta garbi bereizi behar dela enpresaren ohiko jarduera erregularretik.<\/p>\n\n\n\n<p>Hizpide dugun epaia egin zen arte, AGko jurisprudentziak interpretatzen zuen obra- edo zerbitzu-kontratua enpresaren kontrata bati lotuta egotea kausa nahikoa zela kontratua sinatzeko. Halaber, ulertzen zuen lan-kontratuaren iraupena bat zetorrela enpresak sinatutako administrazio-emakidaren edo merkataritza-kontrataren iraupenarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Irizpide horri berari jarraitzen zion Lan Ikuskaritzak ere arlo horretan (95\/15 irizpidea). <\/p>\n\n\n\n<p>Auzitegi Gorenaren abenduaren 29ko azken epaiak enpresek jarritako kasazio-errekurtso bat ebatzi zuen, zeinaren helburua baitzen doktrina hori bateratzea. Gauzak horrela, gizarte-arloko salak aho batez erabaki zuen kontrata bati lotutako obra- edo zerbitzu-kontratuen onargarritasunari buruzko doktrina zuzentzea. <\/p>\n\n\n\n<p>Zehazki, orain ulertzen du <strong>ez dagoela kontratazioaren behin-behinekotasuna justifikatzen duen kausarik enpresak bere jardueraren zatirik handiena kontrata bidez egiten duenean<\/strong>; izan ere, kasu horretan, obra- edo zerbitzu-kontratua ezin da ezohikotzat jo.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik, kontratu hori justifikatuko duen kausarik ez dagoela ulertuta, ondorioztatu behar da kontratua lege-iruzurrez itundu zela eta aldeen arteko lan-harremana definitu gabe zegoela.<\/p>\n\n\n\n<p>AGren doktrina-aldaketa hori mugarri izango da kontratu modalitate horren interpretazioan, eta oraindik ezin da jakin zein izango den erabaki horrek lan-arloko kontratazio arruntetan izango duen eragin erreala, ezta Lan Ikuskaritzak epai hori egin ostean sinatutako obra- eta zerbitzu-kontratuei dagokienez egingo dituen jarduketetan izango duen eragina ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Argi dago AGren gizarte-arloko salak hartutako irizpide bakarrak balio juridikoa duela, baina, dena den, epai bakarra dagoenez, ez da nahikoa jurisprudentzia-ildo bat markatzeko; hortaz, adi-adi erreparatu beharko diegu arlo horretan hartzen diren hurrengo erabakiei, kontratazio mota horri dagokionez etorkizunean zein joerari jarraituko zaion ikusteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Epaia argitaratu ondoren sinatutako kontratazioei irizpide hori aplikatzeak ondorio nabarmenak izango lituzke hainbat sektore ekonomikotan, eta ez lirateke gutxi izango. Gaur-gaurkoz, ez daukagu arlo horretan egin den inongo erreklamazio edo ikusketa-jarduketaren berri, eta, beraz, sen onak diosku lasai egon behar dugula, baina, aldi berean, gai horretako berritasunei adi.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den abenduaren 29an eman zuen aditzera Auzitegi Gorenaren gizarte-arloko salak 1137\/2020 Epaia, eta bertan ezarritakoak aldatu egin du Auzitegi Gorenak obra- eta zerbitzu-kontratuei dagokienez orain arte izan duen jurisprudentzia-ildoa. Horrek zalaparta handia sortu du, ez baitago argi zein eragin izan dezakeen kontratu modalitate hori oso maiz erabiltzen den sektoreetan, gurean kasu. Behin-behineko kontratuak etengabe &#8230; <a title=\"Nola geratu dira obra- eta zerbitzu-kontratuak Auzitegi Gorenaren 1137\/2020 Epaia eta gero?\" class=\"read-more\" href=\"https:\/\/hirekin.net\/eu\/nola-geratu-dira-obra-eta-zerbitzu-kontratuak-auzitegi-gorenaren-1137-2020-epaia-eta-gero\/\" aria-label=\"Read more about Nola geratu dira obra- eta zerbitzu-kontratuak Auzitegi Gorenaren 1137\/2020 Epaia eta gero?\">Read more<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":866,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[27],"tags":[],"class_list":["post-896","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-legezko-informazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/896","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=896"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/896\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/866"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=896"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=896"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hirekin.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=896"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}