WEB-MINTEGIA: “Lan-erreforma: Nola eragingo dio Euskadiko hirugarren sektore sozialari?”

Pasa den martxoaren 9an, “Lan-erreforma: Nola eragingo dio Euskadiko hirugarren sektore sozialari?” mintegia eskaini zuen online Hirekinek, abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretua aplikatzeak hirugarren sektore sozialarengan izan zitzakeen balizko eragin eta loturak aurreikusita.

BOEn argitaratutako 32/2021 Errege Lege Dekretuak hainbat neurri jasotzen ditu: lan‑erreformaren inguruko presazko neurriak, enpleguaren egonkortasuna bermatzea, lan‑merkatuaren erreforma, besteak beste, aldaketa handiak behin-behineko kontratazioari dagokionez.

Kontu hauek guztiak argitzeko hizlari aparta izan genuen gure artean, Bittor González Prieto, lan-zuzenbidean espezializatua, “Estudio Jurídico” abokatu-bulegoko bazkidea eta Hirekinen lege-aholkularia. 80 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte eta haien zalantzak argitu zituen mintegiak iraun zuen 2 ordutan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies