Sareen Sareak martxoaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektorearen Eguna ospatzeko proposatu duen egitasmoan parte hartzen ari da Hirekin. Horretarako, sektorearen objektu bereizgarri batean pentsatu dugu, eta hori oinarritzat hartuta, kontaketa bat eraiki dugu HIREKINek eta AISAn, GIZARDATZen eta HEDATZENen bildutako erakunde guztiek osatzen duten sareari buruz.
Otsailean objektua pentsatu eta kontaketa sortu dugu, bai eta Sareen Sareari entregatu ere. Tailerra otsailaren 25ean egin zen, eta sektoreko 16 sarek hartu genuen parte birtualki.