NOLA ERAGITEN DION LAN-ERREFORMAK ALDI BATERAKO KONTRATAZIOARI

Joan den abenduaren 30ean BOEn lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Dekretua argitaratu zen. Hainbat berrikuntzen artean, besteak beste, aldi baterako kontratazioari dagozkion aldaketa garrantzitsuak jasotzen ditu.

Arau horrek kontratu horietara sarbidea ahalik eta gehien mugatu nahi du, eta horretarako, kontratu mugagabeak izatea azpimarratzen du. 15. artikuluan jasotako bi arrazoi gaitzaileetako bat gertatzen dela justifikatzen duen kontrako froga dagoenean izan ezik, horietan iraupen zehatzeko kontrataziora joko da:

  1. Kontratua ekoizpen‑gorabeherengatik

Modalitate hori, era berean, bi tipologiatan banatzen da:

  • Aldizkako eta ustekabeko gehikuntza‑egoerei edo enpresaren jarduera normalaren oszilazio‑egoerari erantzuteko, zeinak eskuragarri dagoen lana eta eskatutako lana bat ez etortzea dakarren, betiere aldizkako izaera ez badute. 6 hilabeteko iraupena izango du, 1 urteraino luzatu ahal izango da, hala jasotzen bada hitzarmen kolektiboan. Modalitate horren barruan urteko oporren estaldura dago.
  • Iraupen murriztua duten eta aurreikus daitezkeen aldizkako egoerei erantzuteko.

Urteko gehienezko iraupena 90 egunekoa izango da (ezin du jarraipenik izan), egun horietan beharrizan espezifikoei erantzuteko beharrezko pertsona guztiak kontratatu daitezke.

Urte bakoitzeko azken hiruhilekoan, erakundeak LLOari kontratu horien erabileraren aurreikuspena jakinarazi behar die.

Kontratu azpimota horiek ekoizpenaren arrazoiengatik kontratu mugagabe bihurtzea, bi modutan gerta daiteke. Hauek dira:

Langileak kontratu mota horrekin lanean hogeitalau hilabeteko epean hamazortzi hilabete baino denbora gehiagoz kontratatuta egon badira, modu jarraituan edo ez jarraituan, lanpostu berbererako edo lanpostu ezberdinerako enpresa berberarekin edo enpresa-taldearekin; ekoizpenaren arrazoiengatik bi kontratu edo gehiagoren bidez, aldi baterako lanen enpresekin egindako eskuetan jartzeko kontratuak barne.

Edo, lanpostu berbera hogeitalau hilabeteko epean hamazortzi hilabete baino gehiagoz beteta egon delako ekoizpenaren arrazoiengatiko kontratuen bidez, modu jarraituan edo ez jarraituan, aldi baterako lanen enpresekin egindako eskuetan jartzeko kontratuak barne.

2. Ordezkotza‑kontratua

Aurreko bitarteko kontratua ordezkatzen du eta honako hiru egoeretako bat gertatzen denean aplikatuko da:

  • Langilea ordezkatzea, lanpostuaren erreserbarekin.

Berritasun gisa, hori gertatuz gero, ordezkatuko duenak eta ordezkatu duen langileak bat egin dezakete beharrezko denboran lana ondo egiten dela bermatzeko, eta gehienez 15 egunez.

  • Arrazoi legal edo konbentzionalengatik beste langile baten jardunaldi murriztua osatzeko ordezkapena (ez da egongo erakundeak eta langileak elkarrekin adostutako erabakirik).
  • Hautaketa edo sustapen prozesuan lanpostua aldi baterako betetzeko ordezkapena.

Erregulazio horrek obra-kontratua edo zerbitzu jakin bategatiko kontratua desagerrarazten du, eta jarraipena ematen dio 2020ko abenduaren 29ko Auzitegi Gorenaren Epaiarekin hasi zen doktrinari. Aldizkako kontratu finkoetara jotzeko beharrizana ezartzen du, zeina arauaren 16. artikuluan arautzen den, ekoizpena areagotzeko beharrizanaren ziurtasun ziklikoko egoerei erantzuteko, horien artean daude erakundearen ohiko jardueraren barruan dauden kontraten kasuak.

Hirugarren xedapen iragankorrak araudi berri hori aplikatzeko erregimen bikoitza ezartzen du. Horra hor:

  • 2021eko abenduaren 31 baino lehenago egindako aldi baterako kontratuak gehieneko iraupenera arte aplikatuko dira.
  • Abenduaren 31tik 2022ko martxoaren 30era arte egiten diren aldi baterako kontratuak aurreko erregulazioak arautuko ditu, baina ezin izango dute sei hilabete baino gehiago iraun.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies