Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, guztiontzako justuagoa eta berdinzaleagoa izango den etorkizunari begira jarrita. Etorkizun horretan emakume izateak ez luke eskubideen eta aukeren galera isila eragin beharko.
Hirekinekoak eta hori osatzen dugun sarekoak (Aisa, Gizardatz, Hedatzen) errealitate hori eraikitzeko lanean ari gara gure esparrutik. Horren adibide da GIZARDATZEK sortutako Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeen arreta‑taldea, Generation Equality foroan parte hartu duena.
Ildo horretan, GIZARDATZEK bere esperientzia azaldu zuen Beijingeko Konferentziaren 25. urteurrena dela eta Emakundek pasa den urtarrilean antolatutako berdintasun-foroan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida bertan zirela.