LAN-IKUSKARITZAREN TALKA-PLANA KONTRATAZIOAREN BEHIN-BEHINEKOTASUNAREN AURKA

Aldi baterako kontratazioa etengabe babesten da lan-zuzenbidearen erregulazioan; izan ere, bermatu nahi da ez dela gehiegikeriarik gertatzen kontratu-modalitate horretan. Kausalitate-printzipioak arautzen du, zeinak ezartzen duen beharrezkoa dela kontratazio mota horren alde egiteko arrazoiren bat egotea.

Alde horretatik, estatuko Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza erakundeak habian jarri du iruzurrezko behin-behinekotasunaren aurkako talka-plan bat. Izan ere, 2021ean errekor-zifra bat erregistratu da: aldi baterako 267.000 kontratu baino gehiago mugagabe bihurtu dira.

Planaren esparruan, enpresei lan-kontratu bat mugagabe bihurtzeko baldintzak bidali zaizkie, eta hiru kontratu-modalitateri eragin diete:

  • Obra- eta zerbitzu-kontratuak
  • Ekoizpen-gorabeherengatiko kontratuak
  • Bitarteko kontratuak

Hiru kasuetan, kontratua aldatzeko irizpidea bat dator Langileen Estatutuaren 15.5 artikuluarekin, zeinak honako hau dioen hitzez hitz: “Artikulu honen 1.a), 2. eta 3. zenbakietan jartzen duena alde batera utzi gabe, beste langile hauek ere bihurtuko dira langile finko: hogeita hamar hilabeteko epean hogeita lau hilabete baino denbora gehiagoan kontrataturik egon baldin badira, enpresa berean edo enpresa-talde berean, berdin dio lanpostu berean edo ezberdinetan, aldi baterako bi kontraturen edo gehiagoren bidez, berdin dio zuzenean edo aldi baterako laneko enpresetatik etorrita, eta berdin dio epe jakineko kontratuak mota berekoak edo ezberdinekoak izan dituen”.

Hala ere, baieztapen hori 15.5 artikuluaren laugarren paragrafoan zehazten da, zeinak bitarteko kontratuak aldaketa automatiko horretatik kanpo uzten dituen: “Zenbaki honetan xedaturik dagoenak ez du kasu hauetan balio: heziketako, txandako edo bitarteko kontratuak erabili behar direnean, enpleguko/prestakuntzako programa publikoen esparruan eginiko aldi baterako kontratuetan, eta laneratze-enpresek erabilitako aldi baterako kontratuetan, baldin eta dena delako enpresa behar bezala erregistraturik badago eta kontratuaren xedea laneratze-ibilbide pertsonalizatu baterako oinarrizkotzat jotzen bada”.

Ondorioz, nahiz eta planak aukera ematen duen denbora-muga legala gainditu duten obra- edo zerbitzu-kontratuen eta ekoizpen-gorabeherengatiko kontratuen egoera erregularizatzeko, ez dago oinarri legalik irizpide hori bitarteko kontratuei aplikatzeko, horiek lanpostua gordetzen baitiote ordezkatua izan den pertsonari.

Planaren lehen fasea datuen gurutzaketa masiboaren emaitza da, eta ez dago argumentu hori balioztatzeko izapiderik. Hala ere, erabakitzen bada bitarteko kontratu horiek mugagabe ez bihurtzea, juridikoki defendatu daiteke aurreragoko ikuskapen-ekintza baten alegazio-fasean, bigarren etapa batean, aurreikusten baita lan-ikuskaritzak banakako jarduera gauzatuko duela.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies