Lurraldeetako hiru sareetako batzordeetatik (AIDA, HEDATZEN ETA GIZARDATZ) aspalditik uste zen esparru autonomikoan balizko esku-hartze sozialeko hitzarmena sortzeko bideragarritasuna eta ondorioak aztertu behar zirela. Gai horren inguruko hausnarketa batera egin ahal izateko, joan den ekainaren 15ean lan-saio berezia antolatu zen, eta hiru batzordeetako ordezkariek parte hartu zuten.
Lehenik eta behin, Bittor Gonzálezek, aholkulari juridikoak, lege-esparruaren inguruan aritu zen, eta jarraian, esparru autonomikoko hitzarmenaren indargune eta ahulguneen inguruko hausnarketa egin zen, eta balizko ibilbide-orri baten lehenengo lerroen zirriborroa egin zen.