HIREKIN ETA GIZARDATZek bulegoa aldatu dute

Tokiz aldatu gara! Jakinarazten dizuegu uztailaren 1az geroztik HIREKIN eta GIZARDATZ erakundeen bulegoak Bilboko Harrobi plazako 4. zenbakian (3. solairua) daudela. Tokia Bilbao Ekintza sozietateak (Bilboko Udala) laga digu.

Bulego berria Bilbo Zaharrean dago, San Frantzisko auzo ezagunean. Ziurrenik, hiribildu osoan kultura gehien dituen auzoa da, baita dinamiko eta bizienetako bat ere.

San Frantzisko benetako topagunea da hainbat kulturatako pertsonen artean. Bertako jendearen pentsamoldea, janzkera, jateko modua eta gauzak azaltzeko era oso desberdina da. Erlijio eta hizkuntza gehien dituen Bilboko auzoa da. Kale, plaza eta espaloi horien artean 77 nazionalitatetako pertsonak bizi dira.

Bestalde, Harrobi plazak, gure bulegoen kokaguneak, bere garaian inguruetan zegoen kareharrizko harrobitik hartu du izena. Historiaz betetako tokia da, hiriak bizi izan dituen aldaketa itzelen lekuko mutua, eta ez hain mutua.

Ilusio handiz hasten dugu etapa berri hau, baita konpainiarik onenean ere, EAPN Euskadi eta Gizatea elkarteetako lankideekin partekatzen jarraituko baitugu lan-eremua.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiogu Bilboko Udalari bere konfiantzagatik eta lan-eremua lagatzeagatik, gure lana ahalik eta modurik onenean garatzen jarraitu ahal izango dugulako.

Honako helbide honetan izango gaituzue zain:

Harrobi plaza 4, 3. solairua, 48003 Bilbo

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies