Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa

Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiak jarri du martxan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa sektorea osotzen duten erakundeen errealitateari buruzko ezagutza zabaltzen jarraitzeko eta erakundeen egungo egoera Covid-19 pandemiak izan duen inpaktuaren aurrean ezagutzeko. www.3seuskadi.eus orrialdean erakunde askok parte hartu zenuten 2019eko Barometroa eta bestelako ikerketak kontsulta ditzakezue.

2021eko Barometroa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen ezaugarriei eta jarduerari, eta Covid-19aren krisiak izan duen inpaktuaren aurrean bizi duen egungo egoerari buruzko informazio esanguratsuena jasotzea helburu duen azterketa sintetikoa da. Proiektu hau egiteko, ahalik eta erakunde gehienen elkarlana behar dugu.

Horregaitik, prestatu dugun galdetegia bete dezazuen animatzen zaituztegu. Zuen erakundeak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Barometroaren edo Liburu Zuriaren aurreko edizioetan parte hartu badu, nahikoa izango da datuak berrikusi eta eguneratzea. Aurretik gurekin batera lan egin ez baduzue, edizio honetan eta etorkizuneko edizioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Zuen parte hartzea funtsezkoa da sektoreari buruzko aldian behingo informazioa biltzeko, bere ekarpen soziala ezagutzera emateko eta sektoreko kide izatearen sentimendua sustatzeko.

Galdetegia betetzeko, sartu hemen (Google Chrome, Mozilla Firefox): cuestionariolibroblanco.3seuskadi.eus

Erantzunak jasotzeko epea ekainaren 18an bukatuko da. Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiko lantaldea edozein zalantzarekin laguntzeko prest izango duzue posta elektronikoz: investigacion@3seuskadi.eus edo telefono honetara deituz: 94 400 33 55 / 94 400 99 99.

Leave a Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies