







HIREKIN, Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen federazioa, irabazi-asmorik gabeko enpresen elkartea da, AISA, GIZARDATZ eta HEDATZEN enpresa- eta lurralde-elkarteek osatua.
Guztira, Hirugarren Sektore Sozialeko 60 erakundek baino gehiagok osatzen dute HIREKIN, hala nola, elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak…
Erakunde horiek 4.000 profesional baino gehiago dituzte kontratatuta: hezitzaile sozialak, gizarte-langileak, integratzaile sozial, animatzaileak, monitoreak, etab. besteak beste, baita kudeaketa eta administrazio- langileak edo langile laguntzaileak ere. Profesional horiek, kasu batzuetan, boluntarioekin batera lan egiten dute.
Jardun esparrua interes orokorreko baliabide eta zerbitzuak dira, babeserako eta gizarteratzerako.