Hirekin, AEEISSSren bidez (Gizarte Ekimeneko eta Gizarte Zerbitzuetako Enpresen Espainiako Elkartea), parte hartzen ari da Espainiako irabazi-asmorik gabeko Gizarte Enplegatzaileen Konfederazioa martxan jartzen. Gaur egun, berrikusten ari dira eta estatutuak onetsi behar dituzte.
Konfederazio horren xedea da Hirugarren Sektoreko estatuko patronal gisa eratzea, eta estatu mailako erakundeekiko elkarrizketarako gaitasuna izango du. Lehenengo fase honetan, ordea, ez da aurreikusten negoziazio kolektiborik; izan ere, negoziazio horrek erkidego eta probintzia mailako enpresa-elkarteen esku jarraituko luke.