Joan den uztailaren 17an Enpleguaren Euskal Legearen Aurreproiektua izapidetzen hasteko Agindua argitaratu zen; izapideen artean EEZMk eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak egindako txostena dago.
EAPN EUSKADI, GIZATEA, HIREKIN eta REAS EUSKADIK Aurreproiektuaren dokumentuari erakundeek egindako ekarpenak jaso dituzte; lau sareen artean adostutako proposamenak eta alegazioak jasotzen dituen txostena egin da, eta besteak beste honako proposamen hauek adierazgarriak dira: lehentasunezko arreta egoeran dauden pertsonen definizioa, bermatutako enplegurako sarbidea izateko eskubidearen aitortza, EHSSren parte hartzea enpleguaren gizarte politiken definizio estrategikoan eta zerbitzu zorroaren kudeaketan ituntze formula sartzea.
Txosten hori ohiko alegazioen bidez ere aurkeztu da.