EBJA SENTENTZIA: IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO ITUNPEKO EKINTZA

Joan den uztailaren 14an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hirugarren sektorearekiko ituntze esparruan eragin erabakigarria izan dezakeen Sententzia argitaratu zuen.

Sententzia horretan Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak proposatutako kontu prejudizialak ebazten dira, ASADEk irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako gizarte itunaren Valentziako araudiari buruz egindako aurkaratzearen harira.

Sententzia horrek irabazi-asmorik gabeko erakundeei gizarte ituna gordetzea erkidegoko arauaren kontrakoa ez dela dioen irizpidea mantentzen du (abokatu orokorraren ondorioetan dagoeneko berretsi zen), eta gaineratzen du erakunde horien aldeko diskriminazio positiboa ez litzatekeela berdintasun printzipioaren kontrakoa izango, betiere baztertze horrek modu eraginkorrean gizarte helburua eta solidaritate eta aurrekontu efizientziako helburuak lortzen laguntzen badu.

Gai horri buruz Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena eta balorazio juridiko lasaiagoa falta da: hala ere Sententzia horrek irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako itunpeko ekintzaren erreserbaren bidea prestatzen du, eta ondorengo eragina baloratu gabe dago.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies