HIREKIN JORGE ARÉVALO LANBIDE-HEZIKETAKO SAILBURUORDEAREKIN BILTZEA

Joan den martxoaren 23an Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko Lege Organikoa onetsi zen, eta, ondorioz, Hirekin apirilaren 4an Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin bildu zen. Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko Lege Organikoa onetsi ondoren, enplegurako prestakuntzan hirugarren sektoreko erakundeen lanari buruz Erkidegoan egingo den garapenaren gainean sektorearen kezka adierazi zitzaion.

Sailburuordeak jakinarazi zigun aurreikuspena dela enplegurako prestakuntza eta lanbide heziketa uztartzean ez dela lehenengoa bigarrenean xurgatu nahi; beraz, bere asmoa da orain arte enplegurako prestakuntzan lanean ari diren eragile guztiak kontuan hartzea.

Bileran nagusi izan ziren adiskidetasuna eta lankidetza eta uda pasata berriz biltzea erabaki genuen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies