ABEEE-es luzapena, irailaren 28ko 18/2021 Errege Dekretua onesten denetik

Gobernuaren eta gizarte-eragileen artean lortutako akordioaren ostean, Ministroen Kontseiluak COVID-19arekin lotutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen (ABEEE) luzapena arautu du.

Zehazki, batetik, ezarri du ABEEEak luzatuko direla egungo modalitateetan urriaren 31ra arte, eta, bestetik, ABEEE-en modalitate berriak arautu ditu. Azken horiek azaroaren 1etik aurrera luzatuko dira 2022ko otsailaren 28ra arte, eta prestakuntza izango dute giltzarri.

2021eko azaroaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra ABEEE eredu berri bat jarriko da indarrean. Eredu horretan, zenbateko handieneko karga-arintzeak enplegurik gabe utzitako langileei prestakuntza ematen dieten enpresei egingo zaizkie.

ABEEE berri horien kasuan, hamar langiletik gora dituzten enpresek Gizarte Segurantzarako kotizazioetan % 80ko karga-arintzea izango dute ABEEEn dauden pertsonei prestakuntza ematen badiete, eta % 40ko karga-arintzea izango dute horrelakorik egiten ez badute. Hamar langile arteko enpresetarako, salbuespena % 80koa izango da prestakuntza ematen badiete, eta % 50ekoa, ematen ez badiete.

Prestakuntza-jarduera horiek 2022ko ekainaren 30a baino lehen egin beharko dira, eta enplegurako lanbide-heziketa finantzatzeko erabiltzen den kreditua areagotzearekin lotzen dira.

Bestalde, 18/2021 Errege Dekretuak “zero kontagailua” delakoa ere luzatzen du 2022ko abenduaren 31ra arte, baita hauek ere: langabeziagatiko prestazioa eskuratzeko aukera, eskatutako denbora kotizatua eduki ez arren; enplegua beste sei hilez mantendu behar izatearen konpromisoa; kaleratzeko debekua; aldi baterako kontratuen zenbaketa etetea; aparteko orduak egiteko, paradisu fiskaletan jarduteko eta kontratu berriak egiteko debekua; jarduera kanpora ateratzeko ezintasuna ABEEEn onurez baliatu bitartean; eta MECUIDA Plana 2022ko otsailaren 28ra arte luzatzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies