1995ean Beijingen Emakumearen Mundu Konferentzia egin zenetik 25 urte igaro direla ospatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek antolatu duten jardunaldietan parte hartu du Hirekin elkarteak. Duela 25 urte hasitako lana eguneratzeko balio izan du jardunaldiak, Hirekin-ek parte hartuko duen berdintasun-foroa sortu baita.
Miren Lauzirikak gidatutako jardunaldian, honako hauek izan dira hizlariak: Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Marina Subirats, Izaskun Landaida, Maialen Olabe eta Begoña Gorospe. Horiek hainbat belaunalditako emakumeak dira, eremu ezberdinetan emakumearen ikusgaitasunaren eta gizarte berdinzaleago baten eraikuntzaren alde lan egiten dutenak.